XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mugaz beste aldeko euskaldunen mandatari bezala etorri zaigun Lafitte euskaltzain jaunari ere gure agurrik beroena.

Eta, jaunak, etzaituztet geiago aspertu nai.

Berriz ere eskerrik asko danoi, eta ongi etorriak izan zaiteztela!.

Zuenean zaudete!.

Mitxelena jaunaren eskabidez Julian Elorza jauna ohorezko maipuru izendatu da, txalo franko entzun delarik.

Maipuruak Altuna jaunari ematen dio itza.

AZPEITIKO EUSKEREA AZTERTUZ Ni baño len, nirea baño mintzo jakitunago ta itzalgarriagoak gai ontaz bereaz aritu zaizkizuen ezkeroz, ezin dizaizueket gauz berri asko adirazi.

Monografi-gaiaz esan ditekena, alde ta toki batekoa naiz bestekoa izan, nai ta naiez izan bear bait-du ortxe-antxe antzekoa.

Elburu bat dute, lanpide berdiñak dituzte, tresna ta lankiñak ere geienetan kidekoak: lan-sailla bakarra izango da ez-berdiña, alor joria onek, ta ark kaxkarragoa.

Baña nik gaur, ain zuzen, ez-berdiña degun alorra ez-baña tresna ta laneko asmoa agertarazi nai nizuen.

Beraz nai-ta-naiezkoa dezute egonarri pitiña, len entzundako zenbait gauz, berriztatzen ba`dizkizuet ere, sumindu ta aserretu ez zakizkidaten.

Orain dala egun batzuk Irigoyen'dar Alfonso Jaunak lantxo au zuen aurrean azaltzera deitu nindunean, kezka batek ia eragin zidan atzera: alegia, oraindaño asmo ta egiteko bat (facteon lioke Kikeron'ek) besterik ez dan nere arlo au, asmo ta egin-bearrekotzak ez-baña, egin'tzat eta betetakotzat artuko ote zenidaten.

Asmo ta amets bat baño zerbait geitxoago azaldu naiago nizuen, eta bearbada zuetan bat baño geiago ere, nere lantxo au onezkero ori baño geiago zalakoan zeuden.